Ostutako Paisaiak
Antropozenoaren aztarnak euskal kostaldean
Portu gangila Euskalduna ontziolak eraikitako lehen itsasontzia izan zen. AHV izan zen bezeroa. San José gangila izan zuen eredu, AHVek erabilitako lehen gangila. Itsasontzi hauek siderurgian produzitutako hondakinak itsasora eraman eta bertan isurtzen zituzten. Hiru biltegi ditu Portu gangilak. Hainbat urtetan hondoratuta egon ondoren, gaur egun Portu gangila berriztaturik dago Bilboko Itsasmuseum-ean ikusgai.