Ostutako Paisaiak
Antropozenoaren aztarnak euskal kostaldean
Bizkaiko Labe Garaietako isurketa-eremu zaharraren ezaugarriak eta biotaren egungo arriskuaren ebaluazioa.
AZTI Tecnalia, 2006
Bizkaiko Labe Garaiek hogeita hamar milioi tona hondakin isuri zituzten itsasora hirurogei urtez. Baimendutako eremua itsasertzetik bost kilometrotara zegoen, hirurogeita bi eta laurogei metro inguruko sakoneran. Hala ere, inguru hartara iritsi baino lehen botatzea zen ohikoena. Itsasoa zen eta gaur egun ere oraindik da gure zabortegi globala.